Zure seme-alabak pertsonaren alderdi guztietan ahalik eta osasuntsuen hazten eta heltzen
laguntzea da gure eguneroko motibazioa, saio terapeutiko bakoitzean.
Pertsonaren garapen harmoniatsua bultzatzea lortzen dugu eboluzio-etapa bakoitzari dagozkion trebetasunak eta ikaskuntzak lortuz ahalik eta baldintza onenetan.
Gure profesionalengaitik
Kualifikazio eta esperientzia handiko profesional bikainak “Egiten dugunarekiko grina dugu, asko gozatzen dugu gure lana, bai umeekin eta bai haien familiekin”
Ugatz zentroan, bere espezialitatean goi-mailako kualifikazioa duten profesionalak ez ezik, esperientzia profesional zabala dutenak lan egiten dute. Guztiok mantentzen dugu etengabeko prestakuntza teoriko-praktikoa egiteko konpromisoa, eguneratuta egoteko, bai gure espezialitatean, bai alderdi edo arlo komunetan, ikastaro, hitzaldi, aurkezpen, ikerketen, etab.-en bitartez. Urteen joan-etorria gure esparru
pertsonalean eta jardun profesionalean aberasgarria izan dadila nahi dugu.
Laneko profesionaltasunaz, seriotasunaz eta zorroztasunaz gain, beste ezaugarri era berdinean garrantsitzu batzuk ditugu: egiten dugunarekin sutsuak garela eta umeekin eta haien familiekin egiten dugun lana benetan gozatzen dugula. Horregatik, laguntza eta akonpainamendu hobea eskaini nahian, zure zerbitzura gaude gure giza kalitaterik onenarekin.
Helburua bikaintasuna delako
Tratamendu pertsonalizatuak, umeak garapen pertsonal eta gizarte integrazio hoberena garatu dezala ziurtatzen dugu.
Haur eta familia bakoitza banakako eran tratatzen dira, kasu bakoitza aztertzen da eta tratamendu bat planifikatzen da, zerbitzatzen dugun haurraren eremu bakoitzean ahalik eta errekuperazio edo indartze handiena lortzera zuzenduta (garapen pertsonal eta gizarte integrazio hoberenak garatu ahal izateko) metodologia ludikoarekin, material egokiekin eta segurtasuna ematen duen testuinguru egituratzaile batean.
Haurraren inplikazioari garrantzia ematen diogu, bere hobekuntzaren eragile eta arduratsu izaten ikas dezan, dena bere inguruko helduen eskuetan deskargatu gabe.
Bere esku-hartze terapeutikoko programa haurrari pertsona gisa zuzentzen zaiolako bere osotasunean, ikuspegi prebentibotik ere.
Haurra tratatzeaz gain, bere egoera fisiko edo/eta emozional hauskorra dela-eta sor daitezkeen arazoak ere aztertzen ditugu.
Ugatzek haurrak aurkezten duen defizita tratatzeaz gain, etorkizunean aurkezten dituen gaixotasunak, disfuntzioak edo alterazioak direla eta sor daitezkeen arazoak ebaluatu eta aztertzen ditu eta horiek guztiz edo ahal den neurrian saihesteko beharrezko terapiak zehazten dira.
Diziplina anitzeko taldearengaitik
Terapia integral eta indibidualizatua emateko diziplinarteko lana egiten duen taldea
Kasu bakoitzaren balorazioa arlo zehatzeko profesional kualifikatu, trebatu eta espezializatu batek egiten du. Diziplina anitzeko taldea dugu (psikomotrizak, arreta goiztiarreko estimulatzaileak, logopeda, pediatriako fisioterapeutak, psikologoak eta pedagogoak) diziplinarteko moduan lan egiten duena.
Taldea astero biltzen da amankomuneko kasuen inguruan koordinatzeko. Horrez gain, langile bakoitza espezialista ez den beste arlo batean iritzia edo orientazio profesionala eska dezakeen edozein lankideren eskura dago, kasuaren ikuspegi zabalagoa eta aberasgarriagoa izateko gaitasuna emanez.
Zentroan aplikatzen den terapiatik haratago goazelako
Osasuneko profesionalekin, haurraren hezkuntza-ingurunearekin eta bere familia-ingurunearekin inplikatzen eta koordinatzen gara.
Garrantzitsu eta beharrezkotzat jotzen dugu lanean ari garen eta haurraren aldeko eragile guztien arteko koordinazioa, horregatik koordinatzen gara:
- Osasuneko profesionalekin, bi alderdietan tratamendurik onena aplikatu ahal izateko informazioa jaso eta emanez
- Haurra garatzen den hezkuntza-ingurunearekin, beharrezkoa den informazioa hartu eta eskainiz hurrengo alderdietan lana errazteko: eskola-testuinguruan integratzea, curriculum akademikoa adingabearen behar eta gaitasunera egokitzea, eskola-baliabide espezifikoen beharraren balorazioa edo euskarriak, etab.
- Familia-ingurunearekin, gurasoak orientatzen ditugu haien beharretara eta familia-ingurunera egokitutako jarraibide eta jarduerekin, umearekin ezarritako helburu progresiboak lortzeko.
- Gizarte zerbitzuetako profesionalekin, haurra bere familian hobeto egokitzeko.
Instalazioengatik
Ugatz instalazio handiak dituen zentroa da, guztiz egokituta eta hornituta, tratatzen dituen haurrei terapiarik egokienak ahalik eta baldintza espazial, material eta higieniko onenetan aplikatu ahal izateko.
Seriotasunagatik
Prezioengaitik
Garatzen duten arloko profesional espezializatu eta esperientziadunekin bakarrik lan eginda ere, mota honetako zentro gutxik eskaintzen dituzten instalazioak izanik ere, prezio lehiakorrak mantentzen ditugu.
