Zer da fisioterapia pediatrikoa?
Haurren nahasmendu edo alterazio orokorrak tratatzen ditu garapen motorrean edo mugimenduaren nahastean
Fisioterapeuta Pediatrikoaren Kode Etikoak dioenez, Fisioterapia Pediatrikoa garapenean edo mugimenduaren nahasmenduetan edo bestelako gaixotasun edo alterazioetan atzerapen orokorra duten haurren aholkularitzaz, tratamenduaz eta zaintzaz arduratzen den diziplina dela.
Tratamendu hau espezialitateko fisioterapeuta aditu batek aplikatu behar du. Ugatzen 18 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago fisioterapia arreta.
Zer eman diezaioke umeari?
Gaitasun pertsonal eta sozialak garatzen laguntzen diegu haien potentzial handiena lor dezaten
Arreta ematen diegun haurrak garapen bidean dauden pertsonak dira, eta helburu nagusia gizartean txertatutako pertsona helduak bilakatzea da. Horretarako, trebetasun-multzo bat garatzen lagundu behar zaie, bai pertsonalak bai sozialak, kontuan izanda familiak eta inguruneak lehen mailako garrantzia dutela haurraren ahalmen fisiko eta psikikoa garatzeko bideratzaile gisa.
Fisioterapia Pediatrikoaren helburua haur bakoitzari bere ahalmen osoa lortzen laguntzea da, era autonomoan funtzionatzeko eta etxean, eskolan eta komunitatean parte-hartze aktiboa sustatzeko.
Zein neska-mutiko onuratu daitezke Ugatzen fisioterapeuta pediatrikoaren eskutik arreta izateko?
Esku-hartze pertsonalizatu ezberdinen bidez, askotariko haurrei zerbitzua eskaintzen diegu
Pediatriako fisioterapeutak askotariko umeak artatu ditzakegu, adin guztietakoak,
esku-hartze forma oso ezberdinen bitartez. Haur hauek beren egoeraren ondorioak konpontzeko edo minimizatzeko tratamenduak behar dituzte, horien artean hurrengoak aurkitzen ditugu:
Fisioterapia zerbitzuak diziplina anitzeko zerbitzua ematen die erabiltzaileei gainontzeko taldekideekin batera: logopeda, psikomotrizista, arreta goiztiarreko terapeuta edo modu autonomoan fisioterapia arreta bakarrik behar duten kasuetan.
Zer egiten du Ugatzek neska-mutilengaitik?
Fisioterapia arreta behean deskribatzen diren zereginak betetzeko gaituta dagoen fisioterapeuta baimendu batek egiten du
- Fisioterapeutak tratamenduaren aurretik azterketa bat egiten du, kasu bakoitzaren beharrak ebaluatzeko.
- Errehabilitaziorako edo bizi-kalitatea hobetzeko haur edo paziente bakoitzari egokitutako esku-hartze egokia egiten du, modu independentean funtzionatzeko duten ahalmen handiena lortzen lagunduz eta etxean, eskolan eta komunitatean parte-hartze aktiboa sustatuz.
- Familia aholkatzen eta inplikatzen du estimulazio motorrean eta ingurunea haurraren behar espezifikoetara egokitzean.
- Lana haurraren arretan parte hartzen duten zentroko profesional guztien lankidetzarekin ematen da, diziplinarteko orientazioa mantenduz, eta familiaren laguntzarekin sortzen diren zailtasun guztiak konpontzen saiatuz.
- Dagokion mediku taldearekin eta hezkuntza zentroetako fisioterapeutekin koordinazioa egiten da.
