Umeak nortasun propioa, ziurra, zoriontsua eta gaitasunezkoa duten pertsona bezala
garatu eta heldu daitezen laguntzen dugu, haien gaitasun guztiak sustatuz.

Ugatz zentro profesional terapeutikoa da, garapenean zailtasun nabarmenak edo
posibleak aurkezten dituzten familien eta haien seme-alaben zerbitzu eta
laguntzara bideratua.

Familiekin elkarlanean daramatza 25 urte baino gehiago, ateak 1994. urtean zabaldu baitzituen. Urte hauetan familiei eta haurrei zoriontsu hasten lagundu die, norbereko gaitasunak garatzen eta era egokian heldutzen lagunduz elkarbanaturiko bizitzako aroetan.

Bere lanaren jardueran, Ugatzek alderdi publikoa du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmena duen zentro bat izanik Arreta Goiztiarreko zerbitzua emateko, eta beste pribatu bat, non Arreta Goiztiarraz gain, beste zerbitzu batzuk eskaintzen dizkiegun ume, gazte eta familiei (psikomotrizitatea, fisioterapia, logopedia, psikoterapia, psikopedagogia, aholkularitza). Tratamendu desberdinak ditugu, haurraren beharren arabera isolaturik edo elkarturik aplika daitezkeenak.

Tratamenduak:

  • Arreta goiztiarra
  • Fisioterapia
  • ogopedia
  • sikologia
  • sikomotrizitatea
  • sikopedagogia
  • erapia okupazionala
  • izarte lana

Equipo Terapéutico Ugatz

Zerbitzua eskaintzen diegun haurren eta familien garapen osasuntsua lortzen
laguntzeko profesionaltasuna eta grina

Ugatz talde terapeutikoa prestakuntza akademiko biakinena eta esperientzia egiaztatua duten profesionalek osatzen dute, zailtasunak dituzten haurrei laguntzea lanbide bat ez ezik, heltze-aukera guztiak ateratzeko eta indartzeko ahalik eta hobekien egitera bultzatzen dituen grina da zerbitzatzen duten haur eta familia bakoitzean.

Gure lanarekin gozatzen dugu. Geldiezinik eta motibaturik gauden profesional talde bat gara, gure eginkizun profesionalaren inguruan etengabe informaturik eta trebaturik egoteko konpromisoa duguna, era honetan bikaintasuna lortzeko eta arreta onena eskaintzeko.

Lagun iezaguzu umeen gaitasun guztiak sustatzen tratamendu pertsonalizatuekin.

Últimas entradas

Webgune berria

Gure webgune berria aurkezten dizuegu, gure zerbitzu eta ekintzei buruzko informazioarekin, bisitatu eta idatz iezaguzu.

See all our news