Zer da gizarte-langilea edo hezitzailea, zein da bere eginkizuna?

Gizarte-langileak pertsona edo talde zaurgarriei laguntzeko lan egiten du, arazo ekonomikoak, sozialak, psikikoak, emozionalak, bazterturikoak, abandonatuak, substantzia toxiko ezberdinei, jokoari edo beste zerbaitenganako menpekotasuna dutenak, familia disfuntzionalak dituztenak etb.

Duen funtzioa pertsona hauen arazoak konpontzen laguntzea da, bizi diren gizartean integra daitezen eta integratuta senti daitezen, arlo emozional, mental edo materialean ahalik eta ongizaterik onena lor dezaten.

Nola lagundu diezadake gizarte-langile edo hezitzaile batek?

Gizarte-langile baten lan praktikoa, arreta ematen dien pertsonei dituzten helburuak lortzen lagundu ahal izateko, pertsona aintzat hartuz eta bere egoera ahalik eta ondoen ezagutuz hasten da. Ondoren, momentuan dauden arazoei irtenbidea eman ahal izateko eta antzeman daitezkeen arazoak aurreikusteko planifikazioa sortzen du, honetan oinarrituz lan egiteko.

Gauzatzean, pertsonak edo taldeak duen egoeraz jabetzen saiatzen da, zerk eraman duen errealitate horretara eta zer jarrera eta jarduera egin ditzakeen bere esku dagoena hobetu ahal izateko, interesdunak irtenbide bat proposatzen duenean errazagoa baita hura aplikatzera motibaturik sentitzea. Era berean, tratamenduan dagoen pertsonarekin edo taldearekin harremana duten hainbat gizarte-talde edo pertsona inplikatzen saiatuko da (familia, eskola, lagunak, auzokoak...) egokitzat jotzen dena martxan jartzeko, ahalik eta laguntza guztiak emanez.

Aldizka ikuskapenak egin behar dira bilakaera eta aplikatzen den plangintza eta gauzatzea zuzena den edo aldaketa edo egokitzapenik behar duen ikusteko.

Lagun iezaguzu umeen gaitasun guztiak sustatzen tratamendu pertsonalizatuekin.