Psikomotrizitatea giza adimenaren jarduera psikikoaren eta gorputzaren mugimendu-gaitasunaren edo funtzio motorren artean ezartzen den harremana da

Oso garrantzitsua da haurren hezkuntzarako, batez ere lehen urteetan, garapen intelektual, motor eta emozionalaren arteko menpekotasun handia baitago. Haurrei eta haurtxoei gorputzaren mugimendua era osasuntsuan kontrolatzen laguntzen die, beste haur eta pertsonekiko harremana eta komunikazioa hobetuz.

Haurraren osasun fisiko eta mentala sustatzen du, eta hiperaktibitatea, arreta edota kontzentrazio gabeziak eta eskolan integratzeko zailtasunak dituzten haurrentzat gomendatzen da

Ugatzen tailer desberdinak ditugu, non koordinazio motorra eta psikomotorra suspertzen saiatzen garen haur bakoitzarentzako metodologia pertsonalizatuekin.

Psikomotrizitate gaitasunak haurrari esploratzeko, gatazka desberdinak gainditzeko, bere mugak ulertzeko, beste haurrekin eta pertsonekin erlazionatzeko, haien beldurrak antzemateko, bere fantasiak eta ametsak proiektatzeko, bere ekimena garatzeko, rol ezberdinak hartzeko, azken batean, askatasunez adierazteko, aukera ematen dio.

Psikomotrizitate ariketen bidez haurrak ondo pasatzen duen bitartean bere motrizitate desberdinak garatzen dituela, adin bereko haurrekin duen harremana sendotzen duela eta sormena, kontzentrazioa eta erlaxazioa sustatzen dituela bermatzen dugu.

 

Zer da psikomotrizitatea?

Pertsonaren alderdi sentsorialak, motorrak, emozionalak, erlazionalak, sinbolikoak eta kognitiboak integratzen dituen espezialitate honetan, haurraren garapen global eta harmoniatsua sustatzen da bere adierazkortasunean oinarrituta, segurtasun eta errespetu testuinguru batean eta jokoaren bitartez. Horrela. pertsona gisa duen behar erreal eta sakona zein den agerian uzten du.

Zer onura ekar diezaioke umeari?

Espezialitate honetan nortasunaren garapen harmoniatsua sustatzeko lan egiten dugu, haurrak, egitearen eta pentsatzearen plazerretik, bere testuinguru psikosozialean bere burua izatearen plazerra bizi dezan

Psikomotrizitateak umeari esploratzeko, gatazka desberdinak gainditzeko, bere mugak ulertzeko, beste haurrekin eta pertsonekin erlazionatzeko, dituen beldurrak antzemateko, bere nahiak eta frustrazioak bideratzeko eta positiboki garatzeko, bere ekimena garatzeko, rolak bere gain hartzeko, laburbilduz, nortasun psikiko osasuntsu, sendo eta zoriontsua izanez askatasunez adierazteko aukera ematen dio.

Zein neska-mutiko onuratu daitezke Ugatzen psikomotrizistaren eskutik arreta izateko?

Ugatzeko psikomotrizista terapeutikoak ibilbide luzea du alor honetan, bai prebentzioaren esparrutik, bai arlo terapeutikotik bertatik, gutxi gorabehera 10 urte arteko umeekin.

Hurrengo zailtasunak dituzten umeak onuratu daitezke interbentzio honetaz:

  • Garapen-zailtasunak arrazoi klinikoengatik: Sindromeak, arreta-nahasmenduak, TEA, etab.
  • Gizarte-arrazoiengatik garatzeko zailtasunak: Gabezia, harrera/adopzioa, etab.
  • Jokabide-arazoak: oldarkortasuna, oposizioa, haserreak, obsesioak, berdinen arteko gatazkak, etab.
  •  

    Arazo emozionalak: Inhibizioa, antsietatea, beldurra, loaren asaldura, etab.

  • Ikasketa arazoak

Zer egiten du Ugatzek neska-mutilengaitik?

  • Psikomotrizitate espezialistak, familiarekin bildu ondoren, haurraren balorazioa egiten du bere beharrak zein diren ezagutzeko eta ulertzeko.
  • Psikomotrizistak umearekin esku-hartze egokia eta indibiduala burutzen du aldez aurretik ezarritako maiztasunean eta horretarako berariaz prestatutako espazioan (psikomotrizitate gela), erreferente afektibo, enpatiko, lasaigarri, egituratzaile eta jolas sinbolikoko kidea izanik. Honen bidez, umeak lortuko duen bilakaera progresiboa katalizatzen eta transmititzen du; testuinguru horretan haurra bere ekintzaren, jolasaren eta hizkuntzaren bidez adierazi daitekeelako.
  • Familiarekin aldizka biltzen da haien ekarpenak jasotzeko, aholkatzeko eta haurrarengan eta bere ingurunean gertatzen diren aldaketetan gidatzeko, kontuan izanda familia parte hartzailea dela haurraren bilakaera eta heltze prozesu honetan.
  • Haurraren bilakaeran parte hartzen duten zentroko beste espezialitateetako profesionalekin koordinatzen da, halakorik balego, kasuari diziplinarteko ikuspegia emateko.
  • Haurren arretan diharduten beste arlo batzuetako profesionalekin koordinatzen da (osasun zerbitzuak, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, etab.)

Lagun iezaguzu umeen gaitasun guztiak sustatzen tratamendu pertsonalizatuekin.