Zer da logopedia?

Haurren hitzezko eta hitzik gabeko hizkuntzaren komunikazioan, ulermenean eta adierazpenean funtzionaltasuna hobetzen dugu

Logopediak bizitzako etapa guztiak hartzen ditu barne, txikitatik. Komunikazioaren, hizkuntzaren, hizketaren, ahotsaren, entzumenaren eta lotutako ahozko funtzioen (arnasketa, mastekatzea eta irenstea) alterazioen arduraduna da. Hori dela eta, logopeda arlo guzti hauen detekzioa, prebentzioa, estimulazioa eta esku-hartzea lantzen ditu, helburu nagusia komunikazioan funtzionaltasuna (horrek biltzen duen guztia ulertuz) eta hitzezko (hitz egin, idatzi, irakurri) eta hitzik gabeko hizkuntzaren adierazpena, hobetzea baita-

Ugatzen 18 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago logopedia arreta.

 

Zer eman diezaioke humeari?

Haurrek hizkera eta hizkuntza integrala eta adierazgarria garatzeko trebetasunak eskuratzen dituzte

Logopediaren esparrutik, komunikazio-eremu desberdinak behar bezala garatzeko beharrezkoak diren estrategiak eta trebetasunak eman daitezke: mintzamena, hizkuntza integrala eta adierazkorra, irakurketa eta idazketa… eta, esku-hartze terapeutiko egoki eta prebentiboarekin, garapen-eremu hauetan zailtasunak ager daitezen sahiestu, edo dagoeneko daudenak murriztu edo ezabatu.

Zein neska-mutiko onuratu daitezke Ugatzen logopedaren eskutik arreta izateko?

Logopedak haur guztiak artatu ditzakete, adin guztietakoak, komunikazio eta oro-aurpegi alderdietan nolabaiteko zailtasuna izan dezaketenak edo dagoeneko dituztenak; horien artean aurkitzen ditugu:

  • Patologia eta sindrome ezberdinengatik hizkuntzaren garapenean atzerapenak dituztenak
  • Hizkuntza-nahasmenduak dituztenak: TEL
  • Hizketa-nahasmendua aurkezten dutenak: Dislaliak (fonemen ekoizpenean alterazioa), disfemia (totelka),...
  • Ahotsaren nahasmenduak dituztenak: Afonia, disfonia
  • Mastekatzeko eta irensteko zailtasunak dituztenak
  • Arnasa hartzeko zailtasunak dituztenak
  • Irakurtzeko eta idazteko zailtasunak dituztenak: Dislexia

Zer egiten du Ugatzek neska-mutilengaitik?

Ugatzen, logopedia akreditatu eta kualifikatutako logopedek egiten dute, espezialitate honetarako hurbilketa terapeutiko ezin hobea izateko. Hortarako:

  • Arlo horretan haurrak dituen beharren balorazioa egiteaz arduratzen da.
  • Kasu bakoitzera egokitutako esku-hartze puntuala programatu eta gauzatzen du.
  • Familia esku-hartzean inplikatzen eta aholkatzen du, familia giroan landu ahal izateko
  • Kasuari arreta ematen dio zentroko profesional guztien lankidetzarekin, hala badagokio, diziplinarteko ekintza behatuz.
  • Dagokion mediku taldearekin eta ikastetxeko espezialistarekin koordinatzen da

Lagun iezaguzu umeen gaitasun guztiak sustatzen tratamendu pertsonalizatuekin.