Zer da arreta goiztiarra?

Haurraren garapen pertsonal eta gizarteratze mailarik handiena lortzea errazten duen terapia

Arreta Goiztiarra haur biztanleriari, haien familiei eta inguruari zuzenduriko esku-hartzeen taldea da (estimulazio goiztiarra, psikomotrizitatea, fisioterapia, logopedia...), helburu gisa garapenean aldaketaren bat duten edo sufritzeko arriskua duten haurrei hainbat ekintza optimizatzaile eta konpentsatzaile eskaintzea duena, hauek arlo guztietan haien heltze egokia erraz dezaten eta garapen pertsonal eta gizarteratze maila gorena lortzeko aukera ematen diezaten (Libro Blanco de la Atención Temprana).

Esku-hartzeetako bat estimulazio goiztiarra da, Ugatzen espezialitate honetan berariaz prestatutako eta lana egiten esperientzia duten psikologoek egiten dutena.

 

Zer eskaintzen du Ugatzek?

Ugatz Arreta Goiztiarreko programak helburu prebentiboa eta terapeutikoa du, jarraipen edo tratamendu intentsiboekin

Arreta Goiztiarreko esku-hartzea 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, baldintza biologiko edo psikosozialak direla-eta, garapenean nahasmenduak aurkezten dituzten edo horiek jasateko arriskua dutenei. Era berean, esku-hartze programa honek familiarekin, eskolarekin, mediku profesionalekin eta haurraren ingurunearekin koordinazio lana hartzen du kontuan, tratamenduaren garapenari buruzko etengabeko informazioa emanez eta eremu horietatik nola sustatu adieraziz.

Zein neska-mutiko onuratu daitezke Ugatzen psikologoaren eskutik estimulazio goiztiarraren arreta izateko?

Ugatzen Arreta Goiztiarreko programak helburu prebentiboa eta terapeutikoa du, jarraipen edo tratamendu intentsiboen bitartez lortuak.

Zerbitzu honetan, bizitzako hasierako faseetatik garapen osasuntsu eta harmoniatsuan zailtasunak izan dituzten edo izan ditzaketen haurrei laguntzen diegu. Zailtasun hauek hurrengo kasuetan ager daitezke:

  • Jatorri biologikoko alterazioak: jaiotza goiztiarra, CIR (umetoki barneko hazkuntza atzeratua), kromosomopatiak (Down sindromea, Williams sindromea, Rett sindromea, X hauskorra, etab.), TEA (autismo espektroaren nahastea), neuropatiak (haur garun paralisia, arantza bifidoa, gorputz kailukararen agenesia, etab.), metabolopatiak, etab.
  •  Jatorri sozialeko alterazioak: Lotura afektiborako zailtasunak, harrera eta/edo adopziorako zailtasunak, gabezia egoerak, etab.
  • Alterazio psikikoak: nortasunaren antolaketan zailtasunak etb.
  • Jokabidearen eta/edo arlo emozionalaren alterazioak: Suminkortasuna, oldarkortasuna, inhibizioa, etab.
  • Komunikazioan alteraziaok: komunikazioa eta hizkuntza integrala edo/eta adierazkorra atzitzeko zailtasunak hasierako fasean.

Zer egiten du Ugatzek neska-mutilengaitik?

Estimulazio goiztiarrean espezializatutako psikologoak honako hauek egiten ditu:

  • Haurraren heltze orokorraren balorazioa umearen eta familiaren dinamikari buruz familiarengandik jasotako anamnesiaren edo informazioaren bidez, garapen-eskala eta inbentario egokien aplikazioa eta adingabeak bere jolasean dituen gaitasunen behaketa.
  •  Esku hartzeko programaren garapena, banakakoa eta pertsonalizatua, adingabearen heltze-profilaren arabera.
  •  Haurrarentzako esku-hartze zehatza, aproposa eta egokitua, jolasa eta lotura emozionala oinarritzat hartuta.
  • Familiarekin koordinazioa haurraren eboluzio-prozesuari buruzko informazioa biltzeko eta transmititzeko, baita etxean esku hartzeko jarraibideak eta orientatzioa.
  • Familia-aholkularitza familiak zailtasunak dituen haurrarekin (hala nola gurasoak, anai-arrebak, aiton-amonak...) bizi duen prozesuaren inguruan.
  • Zentroko beste espezialitateetako beste profesional batzuekin koordinatzea, kasu berari dagokionez, diziplinarteko heldutzea egiteko.
  •  

    Haurraren ardura duten kanpoko zerbitzuekin koordinatzea (osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, etab.)

Lagun iezaguzu umeen gaitasun guztiak sustatzen tratamendu pertsonalizatuekin.