Banakako eta Familia Psikoterapia

Psikoterapiaz hitz egiten dugunean ondoez orokorra edo espezifikoa sortzen duten bizitzako egoera desberdinak gainditzen edo kudeatzen saiatzen den tratamendu psikologikoa aipatzen dugu. Baliteke ondoez hau egungo edo iraganeko egoeren ondoriozkoa izatea.

Helburu nagusia pazientearen ongizatea da, bizitza osoaz goza dezan.

Zein da psikoterapiaren esanahia?

Terapeutak egungo zailtasuna behar bezala ulertzen laguntzen du eta pazientearekin lan egiten du bizitza pozgarri, emankor eta beteago bat ekarriko duten beharrezko aldaketa kognitibo, jokabide eta emozionalak gerta daitezen.

Asko dira laguntza edo esku-hartze psikologikoa eska dezaketen afekzioak.

Adibide horietako batzuk hurrengoak dira: depresioa, antsietatea, autoestimu baxua, bakardade sentimendua, maite baten heriotzagatiko edo bizitzako edozein arlotan aldaketa garrantzitsu bat eman izan delako dolu-fasea, gizarte-trebetasunen gabeziak, izu-erasoak, norbere buruarengan kalteak, estresa (lanean, arlo sentimentalean, harremanetan, ikasketetan… eman daitezkeen arazoengatik), egoera traumatikoak, kudeaketa emozionalaren zailtasunak, mendekotasunak, apatia, nahaste obsesibo-konpultsiboak, TDAH, Autismo Espektroaren Nahastea, Gaitasun Handiak, Elikadura Nahasmenduak, tratu txarrak , jazarpena, esperantzarik eza, ideia suizidak, hipersentsibilitatea, etab.

Egoera pertsonal hauek era sakonean tratatu behar ditu terapeutak, pazientearen ingurunea (familia, eskola, lagunak...) kontuan harturik, norbanakoaren ongizate orokorrerako duen garrantzia kontuan hartuta. Horregatik, batzuetan terapia taldean edo familian ere egiten da, sistema osoa sendatu dadin.

Gure ildo terapeutikoa

Psikologiaren barruan eskola eta metodologia desberdinak daude, baina Ugatzen urteetan balio eta eraginkortasun handiena erakutsi duten teknikak eta metodologiak aplikatzen ditugu, horrela lan-kalitate onena eskainiz, pazienteari bai terapian zehar eta bai etorkizunean mesede egingo dioten emaitza eraginkorrak lortuz.

Era berean, garrantzi handia ematen diegu eraginkorrak direla frogatu izan duten ikerketa eta terapia berriei eta teknika aitzindariei, ahalik eta zerbitzurik onena eskaini dezakegulako horrela. Horregatik, etengabeko prestakuntza da gure bereizgarrietako bat.

Gure terapiak pertsona bakoitzera egokitzen dira, paziente bakoitzari lan pertsonalizatua eskainiz. Terapia ume, nerabe eta helduei zuzenduta egon daiteke. Barietate hau gure terapeuten espezialitateei eta terapia pazientearen behar zehatzetara egokitzeari zor zaio. Terapeutak eta pazientean hasieran helburu zehatzak ezarriko dituzte, eta elkarlanean arituko dira helburu horiek era egokienean lortzeko.

Gure azken helburua pertsonari gaur egungo zailtasunak konpontzen laguntzea da, bere baliabide pertsonalekin lan eginez eta tresna eraginkorrak emanez, horrela, bere egoerari modu proaktiboan aurre egin diezaion. Ondorioz, pertsonak (ume, gazte, heldu edo familia) ongizate pertsonal, sozial, lan eta orokorrean eragin zuzena duten aldaketa positiboak eraginez. Aldaketa hauek goragarriak dira bai terapiaren garaian, bai etorkizun hurbilean eta urrunean. Horrela, gure arrazoiarekin fidelak izanik: iraunkorra den ongizatea helburu duen hazkuntza pertsonal orokorrean pertsonari laguntzea.

Zenbat denbora iraun dezake terapia psikologikoak?

Galdera honek ez du erantzun erabakigarririk, terapia eta, ondorioz, honen iraupena indibidualizatuak direlako. Beraz, bere iraupena paziente bakoitzaren eta aurkezten dituen zailtasunen araberakoa izango da.

Lagun iezaguzu umeen gaitasun guztiak sustatzen tratamendu pertsonalizatuekin.