Psikopedagogia
Psikopedagogia psikologia eta pedagogia zientziak bat egiten duten diziplina da.
Bere helburu nagusia hezkuntzarekin eta ikaskuntzarekin erlazionatutako giza jokabideak aztertzea eta ebaluatzea da, bai haurrekin, bai helduekin.
Aurkezten duen metodologiaren bidez ikaskuntza prozesu ezberdinetan parte hartzen duten prozesu kognitibo, afektibo eta sozialak aztertzen ditu eta hauetan esku hartzen du.
Haurren populazioaren aniztasuna kontuan harturik, psikopedagogia haur bakoitzaren hezkuntza-premia berezietara egokitzen diren irakaskuntza-metodo eta prozesu indibidualizatuak eta pertsonalizatuak garatzen saiatzen da.
Psikopedagogiak hurrengoetan eragina izan dezake:
- Ikasteka zailtasunen antzematean, modu pertsonalizatuan.
- Ikasteko tekniken hobekuntzan eta ikasteko modurik egokienaren orientazioan.
- Ikasteko zailtasunekiko laguntzan.
- Gaitasun handiko eta trebetasun handiko umeetan.
- Familiari aholkuetan.
Psikopedagogiak, besteak beste, hala nolako arazoak jorratzen ditu:
- Eskolako errendimendu eskasa.
- Ikasteko zailtasunak, oro har.
- Diskalkulia (matematika alderdiko zailtasunak).
- Dislexia (irakurtzen dena ondo irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak).
- Disortografia (idazteko zailtasuna, gehienetan irakurketa arazoei loturikoa (dixlesia).
- Disfragia (zuzen idazteko zailtasunak, hitzen elkartzea, letren omisioa, hitzaren ordenan dagokion lekutik letrak aldatzea...).
- Entzumen arazoengatik edo adimen urritasunagatik ikasteko zailtasunak.
- Ikasteko zailtasunak arreta-defizitaren nahasmendua ondorioz.
- TDAH-aren ondorioz ikasteko zailtasunak (arreta gabezia hiperaktibitatearen nahastea).
- Proba psikometrikoak eta proba desberdinak pertsonaren eta bere ingurunearen behaketa enpirikoarekin batera aplikatzen dira, kasu bakoitza banaka ebaluatu ahal izateko.
