Terapia espezializatuak eta indibidualizatuak heltze pertsonal harmoniatsuaren
trebetasunak eta lorpenak eskuratzearen alde egiten du

Haurraren garapenaren nahastea edo alterazioa ahalik eta gehien saihesten edo gutxitzen du eta bere heltzea eta bilakaera orokorra sustatzen ditu gaitasun motrizetan eta gorputz integrazioan, errendimendu kognitiboan, egonkortasun emozionalean, komunikazioaren eta hizkuntzaren garapenean, trebetasun sozialetan eta autonomian.

Ugatzen garapen-profila kasu bakoitza aztertuz, ebaluatuz eta banakako ebaluazio zehatz baten bidez prestatzen dugu.

Garapen-profila hurrengoetan oinarrituz sortzen dugu:

  • Familiak errezturiko informazioan alderdi psikologiko, pedagogiko eta familiarraren inguruan.
  • Historia klinikoan (jaioberrien historia, txosten neuropediatrikoak, etab.)
  • Ebaluazio objektiboan, eskala desberdinak eta proba normalizatuak erabiliz.
  • Terapeutaren behaketa-ebaluazioan.

Garrantzitsuena haurraren desgaitasunaren arazoa familiak onartzea da, horrela irtenbide egokienak bilatu ahal izateko.

Helburua haurrari zein familiako gainerakoei segurtasuna emango dien etxe egonkor eta onargarria lortzen saiatzea da.

Normalean tratamenduaren objektua den umea ez da arreta behar duen bakarra, askotan gurasoek ere sufrimendu handia izaten dute eta euren haurraren desgaitasuna onartzera iritsi behar dute. Batzuetan, familiaren antolaketa birplanteatu behar da eta ingurunea haurraren desgaitasunera egokitu, baina, lehenik eta behin, arazoa onartu behar da horrela ahalik eta irtenbide onenak bilatu eta aplikatu ahal izateko.

Tratamendu pertsonalizatuei esker garapen emozional, kognitibo, komunikatibo, motor eta autonomo handiagoa lortzen dugu, haurraren heltze-mailarik handiena lortuz.

Behin garapen-profila finkatuta (espezialitate bakoitzaren espezifikoa) eta familiaren beharra baloratu ondoren, haur bakoitzarentzako tratamendu pertsonalizatua planifikatzen dugu, azken helburua garapen emozional, kognitibo, komunikatibo, motor eta autonomo handiena lortzea izanda. Horrela, ahalik eta heltze-mailarik handiena lor dadin sustatuz.

Azken helburua lortzeko hiru helburu orokor jarraitzen ditugu:

 

Gainditu, gutxitu edo saihestu
ahal den nuerrian, haurrak garapen-alterazio posibleen edo diagnostikatuen ondorioz izan ditzakeen gabezieak. Norbanakoa bere gaitasunen arabera garatzea helburu izanda, jakinda ahalik eta hoberen garatzen dagoela, bere buruarekiko konfiantza izanez eta ahalik eta independenteen eboluzioaren etaparen arabera.
Arindu edo deuseztatu
haurrak duen garapenaren alterazioaren edo ezintasunaren ondorioz jasan ditzakeen etorkizuneko arrisku posibleak. Bi helburuak lortzeko, umearekin zuzenean esku hartzen dugu, eta bai bere familia nuklearra eta hurbila eta bai eskola-ingurunea (tutoreak eta espezialistak) orientatzen ditugu, koordinazio egokiarekin garatzen den ingurunea bere hazkuntzarako eta heltzerako ahalik eta mesedegarriena izan dadin.
Gida eta laguntza

Familia nuklearrari, aldizkako informazio eta aholkularitza bileren bidez, haurraren beharrizanen inguruan kontzientzitzeko eta aurre egitean laguntzeko. Honez gain, familiaren beraren beharrak ulertzea da helburu, behar dutenean akonpainamendua eta laguntza emozionala eskainiz.

Helburua haurrari zein familiako gainerakoei segurtasuna emango dien etxe egonkor, bero, osasuntsu eta onargarria lortzea da.

Normalean tratamendua jasotzen duen haurra ez da arreta behar duen bakarra, maiz gurasoek familia desorekak sortzen dituzten sufrimendua eta kezkak ere jasaten dituzte. Batzuetan, familiaren antolaketa birplanteatzea eta ingurunea haurraren egoerara edo ezintasunera egokitzea onuragarria izaten da. Horretarako, lehenik eta behin egoeraren onarpena lortu behar da, ahalik eta irtenbide onenak bilatu eta aplikatu ahal izateko.

Lagun iezaguzu umeen gaitasun guztiak sustatzen tratamendu pertsonalizatuekin.